XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hobari horretatik kanpo geldituko dira sozietate eragiketak, ganbio letra eta beronen ordezko agiriak nahiz igorpen eginkizuna egiten dutenak.

2. Egindako inbertsioen zenbatekoaren gaineko %20ko zerga-kreditua, 11.829.629 pta.-koa alegia, Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaiona.

Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.

3. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.

Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.

Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.

Bilbon, 1995.eko urriaren 4an.

Ogasun eta Finantzan zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 221/1995 EBAZPENA, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Industrias Electromédicas Tarma, S.A. sozietateari emango dizkiona.

Industrias Electromédicas Tarma, S.A. sozietateak, A48101992 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko urriaren 3ko proposamena ikusita.

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:

1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.

Hobari horretatik kanpo geldituko dira sozietate eragiketak, ganbio letra eta beronen ordezko agiriak nahiz igorpen eginkizuna egiten dutenak.

2. Egindako inbertsioen zenbatekoaren gaineko %20ko zerga-kreditua, 22.608.506 pta.-koa alegia, Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaiona.

Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.

3. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.

Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.

Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.

Bilbon, 1995.eko urriaren 4an.

Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO